Bizkerrek igandean omenaldi sentitua eskeini zion «Petxa» ri

El Bizkerre tributó un sentido reconocimiento a la familia de “Petxa"


Mutilveraren aurkako partidaren atarian Bizkerre Futbol Taldeak omenaldi sentitua egin zion zendu berri den Jesus Lopez eta bere familiari.


Getxoko emakumeen futbolaren bultzatzaile sutsua izan zen Jesus Lopez eta atzo agerian geratu zen bezala, gaur egungo Bizkerreren zutabea.Bizkerrek gaur egun, emakumezkoen 270 fitxa baino gehiago baditu, eta 17 talde, pertsona on baten ahaleginari esker da, beti laguntzeko prest zegoena eta bere pasioari denbora eta ahalegina eskaini ziona, klub honen oraina eta etorkizuna oinarrituz.


Petxaren familia, emaztea buru zuela eta seme-alabekin batera, korridore batetik sartu zen futbol-zelaiaren erdira. Korridore horretan, Bizkerreko talde guztietako kapitainak eta jokalari ohiak izan ziren. Oso une hunkigarria izan zen, eta klubeko zuzendaritzak eskertu nahi du guztion parte hartzea.

Zelai erdian familiak, Amaia Agirre Getxoko alkatearekin eta Álvaro González kirol zinegotziarekin batera, ohorezko aurreskua jaso zuen, Itxartu taldeko dantzarien eskutik, haiek ere parte hartu nahi izan zuten onenaldian.


Lore sorta eta plaka oroigarri bat eman zitzaien familiako kideei eta baita harmailak betetzen zituen publikoaren berotaduna eta maitasuna.


Omenaldia amaitzeko, tradizioarekin jarraituz Bizkerreren alebin taldean jokatzen duen Petxaren bilobak ohorezko sakea egin zuen.


Ekitaldian Getxoko futbol taldeetako presidenteak izan ziren: Arenas Club, Getxo, Galea, Iturgitxi, Neguri eta Arraultzaldeon. Bizkerreko aurreko zuzendaritza batzordea ere bertaratu zen, eta klubak eskerrak eman zizkion bertan egoteagatik eta egindako lanagatik; izan ere, Petxaren ahaleginarekin batera, Bizkerre emakumezkoen futbolaren talde erreferenteetako bat bihurtzea lortu zuten.


Arratsaldea bertoko taldearen garaipenarekin amaitu zen.Emakumeen A taldeak sendo jarraitzen du goiko postuetan, gero eta errealagoa ikusten den igotzeko aukerarekin.



Aqui podéis encontrar la galería de fotos del homenaje.


https://www.bizkerreft.com/senior-a-20-21


En la previa del partido contra el Mutilvera el Bizkerre Futbol Taldea tributó un sentido homenaje a la familia de Jesus López, “Petxa” fallecido recientemente.


Jesus López, “Petxa”, fue uno de los impulsores del fútbol femenino en Getxo, y tal y como señaló ayer, esencia del Bizkerre actual. Sí el club de Getxo tiene en la actualidad más de 270 fichas femeninas y 17 equipos es gracias al esfuerzo de una persona “buena, siempre dispuesta a ayudar y que dedicó tiempo y esfuerzo a su pasión cimentando el presente y el futuro de este club”


La familia de “Petxa” con su mujer al frente y acompañada de sus hijos, accedió al centro del terreno de jugo por un pasillo que le hicieron capitanas y capitanes de todos los equipos del Bizkerre y también exjugadoras. La presencia de aquellas primeras chicas que jugaban a futbol, hoy retiradas, fue un momento muy emotivo, y que la directiva del club quiere agradecer.


En el centro del campo la familia, acompañada por la Alcaldesa de Getxo, Amaia Agirre y el concejal de deportes, Álvaro González, recibió un aurresku de honor, gracias a la colaboración de dantzaris de Itxartu taldea, un ramo de flores y una placa conmemorativa, y sobre todo el cariño del público presente que llenaba las gradas. El homenaje finalizó con el saque de honor de la nieta de “Petxa” que, continuando con la tradición, juega en el equipo alevín del Bizkerre.


En el acto estuvieron presentes los presidentes de los equipos de futbol de Getxo: Arenas club, Getxo, Galea, Iturgitxi, Neguri y Arraultzaldeon. También acudió la anterior junta directiva del Bizkerre a la que el club agradece su presencia y la labor desarrollada, que junto al esfuerzo de Petxa, ha situado al Bizkerre como uno de los clubes referentes del futbol femenino.


El partido finalizó con la victoria de las de casa por 4-0. El Bizkerre sigue firme y en solitario y en la cabeza de la clasificación y el ascenso en un deseo que cada vez se presenta más real.

Entradas destacadas
Entradas recientes