BIZKERRE NESKAK 6-0 DERIO

21/04/2018

 

Arratsaldeko seirak hamar gutxiagotan Ingrid Pardo epailea amaitutzat ematen zuen Bizkerre eta Derio taldeen arteko norgehiagoka eta ordu honetan Bizkerre taldea Bigarren mailako talde berria zen Derio taldea nagusitzean 6-0 emaitza argi batekin. Puntu bat bakarrik behar zuen talde getxotarrak Bigarren mailara igotzeko, baina ez da erlaxatu nahi eta 6-0 emaitza argi batekin nagusitu da.

 

Norgehiagoka zaila zen animoen aldetik eta ikusi behar zuen nola sartzen zen Bizkerre taldeak neurketan. Bazuriduen urduri zeunden talde getxotarraren jokalariak baina bederatzigarren minutuan Marinak lehenengo gole egiten zuen eta zazpi minutu geroago jokalari berak bigarrena egiten zuen 2-0 emaitza bat jartzen hamasei minutuan.

 

Hortik aurrera jaun eta jabe zen talde getxotarra norgehiagokan eta gehiago jokatu da talde deriotarraren zelaian. Abaguneak eduki ditu Bizkerre taldeak gol gehiago egiteko, baina hogeita hamar minututara arte ez da heldu hirugarrena Maria Ceberioren jaurtiketa gurutzatu batekin. 3-0 emaitza batekin atsedenaldira heltzen zen.

 

Jarraipeneko zazpigarren minutuan Junek beste gol bat lortzen zuen Bizkerre taldearentzat. Jarraitzen zuen nagusia izanez talde getxotarrak eta abagune edukitzen zituen aldea haunditzeko. Horrela hirurogeita bederatzigarren minutuan Naroak bostgarrena egiten zuen eta denbora agortuta zegoenean Haizeak seigarrena egiten zuen, azken hiru gol ertzeko sakeetan lortutakoak. Azken gola lortu baino lehen deialditik kanpo zegoen lehen taldeko jokalariak eta harrobi taldekoak ospatzen ari ziren igoera norgehiagoka amaitu baino lehen eta batzuek ez dute ikusten Haizearen gola.

 

Gero, bideoan ikusten den moduan, algara eta poza nagusitu zen Bizkerre taldeko zaleen, entrenatzaileen eta jokalarien artean datorren denboraldian Bigarren mailan arituko bait dira. 

Share on Facebook
Share on Twitter
Please reload

Entradas destacadas

Iñigo Juaristi nuevo entrenador del Bizkerre nacional

June 13, 2019

1/10
Please reload

Entradas recientes
Please reload

Archivo
Please reload

Buscar por tags
Síguenos
  • Icono social Instagram
  • Twitter Basic Square
  • Icono social de YouTube
  • Facebook Basic Square